2007. urtetik, dorre osoa zaharberritzeko lanak egin dira, barrualdean nahiz kanpoaldean, eta horren harrizko fabriketan, egurrezko egituretan eta arbelazko estalkian gauzatu dira.
Xapitelaren eta barruko forjatuen egurrezko egiturak zaharberritu eta sendotu dira, horien egonkortasuna eta erresistentzia hobetzeko, eta horretarako, egurrezko elementu berriak erantsi dira, planoen triangelukatzea eta eskoratzea gauzatzeko. Fabrikako parametroak zaharberritu dira, zementuzko junturatzeak aire-karezko beste batzuekin ordeztuta eta jatorrian kareharrizkoak zirenak sendotuta. Zikintasun beltz eta kolonizazio biologikozko hainbat geruza kendu dira harriaren gainetik. Era berean, dorrearen kanpoko aurpegia aire-karezko emokadura batekin estali da, alegiazko harlanduzko marrazki batekin.