Ondarea zaharberritzea

Burualdeko alde ezegonkorrak sendotzea (2009-2010)

Katedralaren egitura egonkortzeko lanak amaitzeko, aurreko obretan ezarritako behin behineko eskora-egiturak lehenbailehen kentzea ahalbidetzeko hainbat obra egin ziren.


Zehazki, honako lan hauek egin dira: presbiterioko eta gurutzeriako zutabeen zimenduak indartzea harri-lanezko estalki perimetral baten bitartez, 50-60 zentimetroko lodiera duen kare-hargintzazko kateadura batekin azkendua, eta etorkizuneko arkuei, kateadurei eta gurutze-gangei eutsiko dieten zutabeen sostengua jasotzeko prestatua; Santa Anaren portadaren kontrahorma konpontzea, aurreko konponketa –1960ko hamarkadan egina– 30 zentimetroko lodiera duen kare-harlanduzko kanpo-orri berri batekin ordeztuta, eta horren zimenduak eta ezarritako fabrikarekiko giltzadura konponduta; transeptuaren hego-besoko arkuak eta gangak berriro kokatzea, arkuei erresistentzia-ahalmen handiagoa emango dien makurdura berri bat emateko; transeptuaren ipar-besoaren perimetroa aldi baterako tirantez finkatzea, triforioaren mailan, gurutzeriako zutabeetan finkatutako bi kable tenkaturen bitartez.