Ondarea zaharberritzea

Kapituluko eraikinak zaharberritzea. (2009-2010)

Kapituluko eremuak Santa Maria Katedrala Fundazioaren erabilera berrira nahiz hainbat alderditan indarrean dagoen araudira –sarbidea, instalazioak, etab.– egokitzeko, erreforma-lanak egin dira bertako eraikinetan eta Sakristiara atxikitako eraikinetan.


Lan hauek egin dira: Sakristiako estalki-egitura konpontzea, eta teilatua eta oholeria berrezartzea, euri-ura bildu eta kanporatzeko eta errondaren pasabideko baoak babesteko sistema berriekin, hain zuzen ere ura Katedralean eta Sakristian sartzea saihesteko; kapitulu-aretoko estalki-egitura ordeztea –oso gaizki kontserbatua–, haritz-egur, taula eta teila mistoko egitura berri batekin, teilatupean eremu bat utziz dokumentuak artxibatzeko; kapituluko aretoetako –kalonjeen jantzigela– estalkiaren taula eta teilatua ordeztea, egurrezko egitura mantendu eta zaharberrituz; egurrezko eskailera desmuntatzea, maila desberdinetan bulego gisa erabil daitezkeen hiru gune irabazteko; eskailera berri bat eta igogailu bat eraikitzea kapitulu-eraikinaren eta Errekonziliatorioko kaperaren –Santiagoko kaperako sakristia zaharra eta Katedralaren altxorra– artean kokatutako patioan; azken kapera hori zaharberritzea, harria garbitzea –zementu zurizko karesneak–, gatzak ezabatzea eta junturatzea kareharrizko morteroarekin.