Elizaren alboetako habearteetako estalkiak guztiz berreraiki ziren, jatorrizko materialak leheneratzeko teknikak erabiliz –haritz-egurrezko habeak– eta isurkien jatorrizko egoera berrantolatuz eta lehengoratuz, aurretiaz aurkitutakoak baino altuagoak baitziren.
Berrerabilitako egitura osatzeko, haritz-egurrezko elementu berriak erantsi ziren trabaketa-habeetan eta euskarri eta besoetan, eta isurkia berritu zen, gapirio berriekin eta isolamendu termiko eta akustikoko taula bikoitzarekin. Teila zeramikozko teilatua berregin zen, udal-estolderiarekin konektatutako kobrezko erreten eta zorrotenen bidez ura bildu eta kanporatzeko sistema berriekin.