Estalki berriak gaur egungoak baino pixka bat gorago kokatu dira, triforioaren gaineko mentsulan berme hobea eduki dezaten. Kanpoaldetik kurbatuak eta arruntak diren ganga lauekin errematatu da girola; argi ikus daiteke obra modernoa dela. Alboetan, berriz, transeptuaren ertzetan, konponketa soila egin da harlangaitzezko hormetan, aurreko obratik berreskuratu diren eraikuntza-materialak baliatuz.
Tenpluan egiten diren lanetan ohikoa denez, beste toki batzuetako material, egur eta harri kopuru handia aprobetxatu da.