Eraikinak hiru solairu ditu (beheko solairua + bi solairu), 75 m2 erabilgarri ingururekin solairu bakoitzeko. Birgaitzeko lanetan eraikinaren egitura nagusia kontserbatu da, harrizko eta adreiluzko fabrikena, bai eta egurrezko solairu eta estalkiena ere, konponduta eta ustelduratik babestuta. Halaber, isolamendu termikoan material ekologikoak erabili dira, eta estalkiak berriztatzeko katedraletik bertatik ekarritako egurrezko piezak berreskuratu eta berrerabili dira.
Eraikinak mota guztietako kultur jarduerak hartuko ditu, baita Gasteizko Udalarekin elkarlanean antolatutako haurrentzako tailerrak eta aterpetxeko jarduera osagarriak ere.