Santa Anako ataria, katedraleko zaharrena, transeptuaren
hego besoaldera irekitzen da, XIV. mendean Santa Maria elizako hilerriaren
ataria zenerantz.
Lanek bi jarduera osagarri izan dituzte. Batetik, harri
zuriko beste atari bat eraiki da jatorrizko ataria babesteko egoera
metereologiko zailen aurreran, horiek baitira estatuen kalteen eta xehetasun
apaingarriak desagertzearen arduradunak. Bestetik, berezko ataria zaharberritu
da, hala nola estatuak eta apainketa arkitektonikoa garbitu eta konpondu.