Zaharberritu ondoren, zurezko egiturak oraindik egoera onean dauden antzinako piezak eta haritz-zurez egindako erresistentzia handiagoko pieza berriak konbinatzen ditu.
Itxitura-hormen goialdeak finkatu eta indartu egin dira, harlangaitzez eta harriz-ko hargintzaz, eta teila berriak –behekoak edo lehengoak– zaharrekin –goikoak edo aterpeak– konbinatuz egindako teilatu berriak ere osatu dira. Azken horiek dira ikusten direnak eta monumentuaren itxura historikoari eutsi diote.
Teilatu hori jartzeko, tartean isolamendu ekologikoa duen eta gangen babes higrotermikoa hobetu duen hiru geruzako taula prestatu da. Izan ere, jasaten den eta neurri handian etengabeko narriadura eragiten duten jauzi termikoak leundu egiten ditu.
Obra erremateko bi pieza ezberdinekin osatzen da. Lehenengoa ipar-mendebaldeko kantoiko eskailera-dorrearen gainean dago, eta estalki horren portaera eta kontserba-zioa hobetuko duen berunezko estaldura berria jartzean datza. Gurutzaduraren erdi-ko erpinaren gainean dagoen bigarrenak, linterna txiki bat izango du, espazioaren barrualdea gangen gainean modu natura-lean argiztatzeko. Horrela, bisitak eta teila-tuamantentzekoeta tximistorratza jartzeko lanak erraztuko dira.