XIII. mendean eraikitzen hasi ziren eraikin historikoa bada ere, Santa Maria katedralean lan asko egin da monumentuaren ahalik eta zatirik handiena denentzat irisgarria egiteko. Hainbat igogailuren bitartez, dibertsitate funtzionala duten pertsonek ibilbide gidatu gehienak egin ditzakete. Kriptetara eta hiriaren babes-hobira jaitsi daitezke, nabea eta elizpea bisita dezakete, eta dorrera igo daitezke, hiriaren talaiara.