Sa anta maria katedrala vitoria-gasteizko eta arabako lurralde historikoko turismo-baliabide nagusia da gaur egun. 2014. Urtean gurtzarako ireki zuten berriro, eta bikain uztartzen du jarduera hori zaharberritze-prozesu integralarekin eta obretan eta irekita izeneko bisita gidatuen programarekin. Horren bitartez, milaka lagunek bisitatzen dute tenplua urtero.
2000. Urtetik 2016. Urtera bitartean, prebentzio-lanak egin ziren, bai eta egitura sendotzeko lanak egin ere, tamaina handikoak, higiezinaren egoera larria baitzen, materialen eta egituraren narriaduraren ondorioz. Lan horiei esker, hondatutako zatiak zaharberritzeaz gain, sakontasunez ezagutu ahal izan dira hiriaren jatorriak, katedralean bertan eta horren ingurunean egin diren eta zaharberritze-lanen osagarriak izan diren arkeologia-indusketetan oinarrituta. Horrez gain, obrei esker, balioa eman ahal izan zaio katedral osoari, eta horren espazio guztiak erabilgarri egin dira turismo- edo kultur-gune gisara, gizarte osoarentzat irisgarri eginez.
Duela gutxi elizpeko estalkiak zaharberritu dira eta kristalez mugatutako eremu bat gaitu da, eta horri esker, erronda-pasabidean bisitatu daitekeen tartea zabaldu egin da eta erabilera anitzeko areto bat eraiki da elizpearen gainean. Orain, langileak girolaren estalkietan lanean ari dira eta, hurrengo bi urteetan, nabe zentralaren eta transeptuaren estalkietan lan egingo dute. Lan horiei esker, estalkien arteko espazioa bisitatu ahal izango da eta ibilbide gidatuen aukerak zabalduko dira.
Egiturazko lanak amaitzen direnean, kontserbazio- eta mantentze-lanek hartuko dute protagonismoa, horrelako eraikin batentzat ezinbestekoak direla aintzat hartuta.