Zutabeak

Vitoria-Gasteizen zutabeak babesletza-programa bat da, eta tenpluaren nabe zentralean kokatutako 18 zutabeak babestuko dituzten enpresak bilatzen ditu. Enpresa bakoitzak 100.000 € emango ditu hamar urteko epean. Diru hori zaharberritze-lanaren unean uneko alderdiak ordaintzera bideratuko da, baita kultura-arloko jardueretara ere.

Fundazioak zutabe bat esleituko dio enpresa bakoitzari, modu esklusiboan. Horren bitartez, hiriaren proiekturik adierazgarrienaren historiako partaide aktibo bihurtuko dira.

Ikuspegi estrategiko batetatik begiratuta, kultura-ondarea zaharberritzeko eta birgaitzeko erreferentziazko proiektu bati atxikitzea dakar, hain zuzen ere Vitoria-Gasteizko hiritarren gogobetetzea eta benetako ohorea dakarren proiektu bati atxikitzea. Era berean, Hirigune Historikoa birgaitzen eta biziberritzen du, eta gizarte-eragile guztiak integratzen dituen kultur-ondarearen kudeaketa-eredu bat da.